Lucio Vergara Machicote (ca. 1930-1960)

 

Bolumena:

Gelatinobrohormako beirazko 703 plaka.

Garrantzia eta edukia:

Funtsa, ca. 1930- 1960 bitartean kokatzen dena, gai askotariko argazkiez osatuta dago, baina Patricio Etxeberria S.A.-ren fabrikako argazkiak dira nagusi, non Lucio Vergara Machicotek lan egin zuen. Halaber, taldeen argazkiak (familiak, ezkontzak, lagun-taldeak...), erretratuak (gizonak, emakumeak, bikoteak, jaunartze-argazkiak...) eta Legazpiko eta bertan egindako ekitaldien argazkiak daude (jaiak, inaugurazioak...).

Maria Josefa eta Juana Maria Vergara Oñativiak, Lucio Vergararen alabek, Gipuzkoako Foru Aldundiari dohaintzan eman diote funts hau bere kontserbazioa bermatzeko eta haren hedapena eta ikerketa historikoa sustatzeko helburuarekin.

Funtsa katalogazio prozesuan dago.

Kontsultatzeko mugak:

Sarbide libreko funtsa.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Ona.