Saturrarango presoen zerrendak
Artxibo Atarian kontsultagarri daude Saturrarango espetxean errepresalitutako emakumeen zerrendak
- 120

2024.urtean Eusko Jaurlaritzatik gure artxibora transferituak izan ziren Gipuzkoako Espetxeei zegozkien 23 kaxa (Donostiako Probintziako Espetxea, Tolosako Barrutiko Espetxe, Bergarako Barrutiko Espetxea, Azpeitiko Barrutiko Espetxea eta Saturrarango Emakumeen Espetxe Zentrala).
Agiri gehienak espetxeetako administrazioaren dokumentazioa dira (kontabilitatea eta barne kudeaketa) eta horien artean, Saturrarango espetxean zeuden presoen zerrendak aurkitzen dira: “elikadura kontuak” izenekoak. Zerrenda horien helburua espetxeko jangelan emandako errazio kopuruak kontrolatzea zen eta horretarako preso bakoitzaren izen-abizenak jasotzen ziren. Artxiboan 1938.urtetik 1940.urte bitarterako "elikadura kontuak" dauzkagu gordeta.

Zerrenda hauen digitalizazioa hemen dago kontsultagarri: https://artxiboataria.gipuzkoa.eus/portalArchivo/registro?id=01015539