"Herkules Oñatin" erakusketa martxoaren 5-18
Erakusketa txiki honetan ikusgai egongo dira Sancti Spiritus Unibertsitateko liburu eta dokumentuak.
- 183

Erakusketa Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan
Erakusketaren asmoa Gipuzkoan lehen Errenazimentuan pertsona batzuk utzitako arrasto intelektuala ikustaraztea da, pentsamenduaren iraultzaren parte izan ziren pertsonak, hain zuzen ere. Pertsona horien artean Rodrigo Mercado de Zuazola nabarmentzen da, unibertsitatearen sortzailea. Horrez gain, aukera on bat da Sancti Spiritus Unibertsitatean kontserbatutako zientziaren irudikapenak ezagutzeko: XVI.mendeko liburutegian, artxiboan eta eraikinean bertan daude Herkulesen lanen eta bertuteen irudikapenak.
Non: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa. Ibarra Zelai, 4. OÑATI
Noiz: martxoaren 5etik 18ra
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30etara. Asteartetan 9:00etatik 17:30etara.
Prezioa: dohainik
Hitzaldiak Bergarako UNED-en
Artxiboan egingo den erakusketa "Zientziaren alegoriak Debagoienean" izeneko zikloaren baitan dago, UNED-ek antolatu dituenak. Hori horrela, martxoaren 4 eta 5ean Bergarako UNED-en hitzaldiak egongo dira.