1924. eta 1925.urteko protokoloen transferentzia

Urtero bezala, jaso ditugu 100 urte bete dituzten notario-protokoloak artxiboan

1924.urteko eta 1925.urteko notarioen protokoloak iritsi zaizkigu. Zehazki, Azpeitia, Bergara eta Donostiako barruti notarialetakoak.

Guztira 104 protokolo transferitu dizkigute:

- 64 protokolo Donostiako barrutitik

- 26 protokolo Bergarako barrutitik

- 14 protokolo Azpeitiko barrutitik

Orain deskribapen lanetan gabiltza, gero anoxia prozesua pasatuko dute eta azkenik, kontsultagarri egongo dira.

Beraz, laster deskribapenak Artxibo Atarian bilatzen ahalko dituzue.