Zaharberritze-laborategian inprimatutako bi libururen esku-hartzea burutu da

Berriki Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko Liburutegiko funtseko bi ale zaharberritu dira Artxiboko zaharberritze laborategian

Berriki Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko Liburutegiko funtseko bi ale zaharberritu dira Artxiboko zaharberritze laborategian. XVI. mendeko bi liburu dira: batak Giovanni Pico della Mirandolaren 1519ko Ioanis Pici Mirandulae omnia opera du izenburu, eta besteak, Lucio Marineo Siculoren 1533ko De rebus Hispaniae memorabilibus. Bi liburuak historiari buruzkoak dira.


Unibertsitatea Berpizkunde garaian sortu zen, eta garai hartako interes zientifiko eta humanistikoaren lekuko da. Salamanca edo Alcalá de Henares bezalako XVI. mendeko unibertsitate-zentroekin alderatuta marjinala dirudien arren, Oñati Gipuzkoako humanismoaren sehaskatzat hartzen da.

Bideo honetan, laborategian egonkortasuna bermatzeko eta liburu horiei funtzionaltasuna itzultzeko egin den esku-hartze prozesua erakusten dugu, ondoren kontsultatu eta aztertzeko.


Liburuetako baten jakin-mina azpimarratu behar da. Lucio Marineo Siculoren Rebus Hispaniae memorabilibus liburuak latinetik euskarara doan pasarte labur bat dakar: coelum (zerua), terram (lurra), solem (egúzquia) edo lunam (irarguía), horietako batzuk dira. Alcalá de Henaresen inprimatu zuen ale hau Miguel de Eguia inprimatzaile nafar ezagunak.