Nola kontsultatu planoak Kartotekan? (Bideoa)

Gipuzkoako Probintzia Artxibo Historikoaren eta Gipuzkoako Artxibo Orokorraren plano batzuk Kartoteka erakusketa birtualean kontsultagai daude.

Gipuzkoako Foru Aldundiko artxiboek planoak nola lantzen ditugun azaldu nahi dizuegu, dokumentu mota honen atzean dagoen lana eta prozesua gertutik ezagutarazteko. Horretarako, adibide gisa, 1886ko Zumaiako Yarzako Zementu Fabrikaren planoa hautatu dugu.

Helburu horrekin, Kartoteka erakusketa birtualean planoak nola kontsultatu azaltzen duen bideo bat prestatu dugu. Erakusketa hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren webgunean dago ikusgai. Erakusketa honetan, lurraldearen bilakaera ekonomikoarekin lotura estua duten paisaia, eraikin eta espazio publiko eta pribatuak erakusten dituzten plano eta marrazkiak kontsulta daitezke.

Kartotekaren bidez, testuz, gaika edo herrika bilatu daitezke planoak, eta bakoitzaren kalitate handiko irudiak eta azalpen osagarriak kontsultatu.