Koadernaketa historikoen zaharberritze ikastaroa

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan koadernaketen zaharberritzea jorratuko da hiru egunetako ikastaroan

-ren irudia Koadernaketa historikoen zaharberritze ikastaroa

Datorren ekainaren 17, 18 eta 19an, ALDEEk (Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea) Gipuzkoako Aldundiko Artxibo eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuarekin elkarlanean ikastaroa antolatu du koadernaketa historikoen zaharberritzeari buruz. Ikastaroaren ardatza esku-hartze irizpideak, metodologiak eta proposamen praktikoak izango dira.

Koadernaketa historikoaren tipologiak oso anitzak dira, eta hauek behar bezala zaharberritzeko ezinbestekoa da prestakuntza espezializatua: materialak, eraikuntza-sistemak, historian zeharreko bilakaera eta bakoitzaren berezitasunak ezagutzea eta lantzea eskatzen du.

Ikastaroa presentziala izango da, goizez eta arratsaldez; ikastaroa Arsenio Sánchez Hernampérezek emango du. Izen-ematea gaurtik aurrera dago irekita.

Izena emateko esteka hauxe da:

Koadernaketen zaharberritzea: esku hartzeko irizpideak, metodologiak eta proposamenak | Cursos | ALDEE