Sorginen aztarnak artxiboan
“Mapas del tesoro. Brujas, herejes y otras musas” liburuaren aurkezpenaren harira, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan sorginkeriari buruz dauzkagun bi dokumentu azaltzen dizkizuegu
- 134

Apirilaren 21an Ander Berrojalbizek bere ikerketa-lan berriaren aurkezpena egin zuen Oñatin. Historialari horren liburuak “Mapas del tesoro. Brujas, herejes y otras musas” du izenburutzat eta bertan frogatu ahal izan du, artxiboko dokumentuei esker, 1507.urteko sorginen erreketa Oñatin egin zela. https://goiena.eus/oinati/1776943261388-sorgin-ehizarekin-lotutako-1507-erreketa-onatin-gertatu-zela-dio-ander-berrojalbiz-historialariak
Aurkezpen hori aprobetxatuz, informatzen dizuegu gure artxiboan sorginkeriari edo sorginei buruzko zenbait dokumentu daudela, horien artean, ondorengo biak:
1643-02-24, Oñati https://artxiboataria.gipuzkoa.eus/portalArchivo/registro?id=00092657
Esteban Sagastizabalek Andres Mugarzari barkamen-eskritura ematen dio, azken honek esandakoa atzera bota eta gero; behin esan baitzuen Zelaia etxeko arbaso batzuk erre egin zituztela Lenisçabal-eko zelaietan.
AHPG-GPAH 1/3169, A:594r-597v
1570-07-28 / 1570-08-24. Zumaia https://artxiboataria.gipuzkoa.eus/portalArchivo/registro?id=00891349
Kereila kriminala, Maria Martinez Irurek Frantziska Dornutegi edo Tornutegiren aurka ezarritakoa, biak Zumaiako auzokoak, irainengatik.
Mariak dio Frantziskak esan ziola sorgina, lapurra eta sorginen alaba eta biloba zela, eta haren alaba bizirik dauden bi gizonekin ezkonduta zegoela. Gainera, Mariak dio Frantziskaren senarrak, Domingo Huriartek, mehatxatu egin duela.
AHPG-GPAH 2/3300, C:1r-6v