Bi beka artxibistika-praktikak egiteko Gipuzkoako Foru Artxibo Historikoetan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzuak artxibistika prestakuntza praktikak egiteko bi beka deitu ditu, bata Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (Tolosa) eta bestea Gipuzkoako Probintzia Artxibo Historikoan (Oñati).

-ren irudia Bi beka artxibistika-praktikak egiteko Gipuzkoako Foru Artxibo Historikoetan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzuak artxibistika prestakuntza praktikak egiteko bi beka deitu ditu, bata Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (Tolosa) eta bestea Gipuzkoako Probintzia Artxibo Historikoan (Oñati).

Bekadunek artxiboetako eguneroko jardueretan parte hartuko dute, dokumentuen antolaketa, sailkapena, deskribapena, digitalizazioa eta kontserbazioa bezalako lanetan trebatzeko. Prestakuntzaren helburua artxibo baten funtzionamenduaren ikuspegi orokorra eta ezagutza praktikoa eskuratzea da.

Bekek zortzi hilabeteko iraupena izango dute, eta  beka bakoitzak 10.080 euroko zenbatekoa izango du gehienez.

Deialdia Informazio eta Dokumentazioko, Historiako, Humanitateetako edo Artxibistikako ikasle eta tituludunei zuzenduta dago, baita dokumentu-kudeaketarekin lotutako prestakuntza osagarria duten beste titulazio batzuetako pertsonei ere. Eskatzaileek, besteak beste, Gipuzkoan azken hamar urteetan gutxienez bi urtez bizi izan direla eta eta 3. HEren pareko euskara-maila egiaztatu beharko dute.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 24tik abuztuaren 15era bitartekoa izango da. Deialdiari buruzko informazio osoa eta eskaera egiteko aukera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan kontsultatu daiteke.