Deskribapen berriak gure katalogoan

Gipuzkoako Gobernu Zibilaren funtsaren 10.240 erregistro berri kontsulta daitezke dagoeneko ARTXIBOATARIAn

-ren irudia Deskribapen berriak gure katalogoan

2025eko maiatzean 1.786 deskribapen igo ziren, Elkarteen Erregistro Zerbitzuak, Nahitaezko Desjabetze Batzorde Probintzialak eta Informazio eta Turismoko Ordezkaritza Probintzialak prentsarekin, irratiarekin eta publizitatearekin lotutako gaietan sortutako dokumentazioari zegozkionak.

Une honetan eskuragarri dauden deskribapenek, batez ere, Gobernu Zibilak administrazio zentralarekin eta probintzialarekin zituen harremanak jasotzen dituzte. Halaber, erreferentzia horiek aukera ematen dute batzorde, batzar eta beste probintzia-erakunde batzuen gainean zuen kontrol- eta eragin-maila ezagutzeko. Atarian argitaratu dira, besteak beste, akta-liburuei, eskuordetutako batzordeak eratzeko espedienteei eta eginkizunak garatzean sortutako dokumentazioari buruzko erreferentziak.

Era berean, Gobernadore Zibilaren urteko memorien erreferentziak (1958-2000) kargatu dira, baita probintzietako organoek bidalitako memoria eta txostenak ere (1968 eta 2002), urteko memoria egiteko ezinbestekoak direnak. Dokumentazio hori funtsezko iturria da Gipuzkoako frankismoaren eta trantsizioaren garaiak ezagutzeko.

Halaber, hauteskundeen eta erreferendumen antolaketari buruzko deskribapenak igo dira (1961-1999), funtsezko beste eskumenetako bat.

Datozen hilabeteetan, ordena publikoa kontrolatzearekin eta gizartearen eguneroko jarduerak baimentzearekin lotutako deskribapenak kargatuko dira atarian.
 

Deskribapen berriak hemen kontsultatu ditzakezu: 

https://artxiboataria.gipuzkoa.eus/portalArchivo/search?id=266

Horrez gain, gure webgunean ere funtsaren inguruko informazio gehiago daukazu: 

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gipuzkoako-probintziako-artxibo-historikoa/funtsak/administrazio-periferikoa/gobernua