Gipuzkoako Antzina Erregimenean bereizitako eskribauen funtsak

 

Antzinako Erregimenaren ezaugarri nagusietako bat jurisdikzio aniztasuna da. Hau dela eta, erakunde bakoitzak eskribau propioak izendatzeko eskumena izan zuen, eta udal eskribautzak horren adibide garbia dira. Funtzionamendu hau edozein erakundetan eman zen eta, ondorioz, bakoitzak berezko eskribauak izan zituen eta sortzen zuen dokumentazioa beraien aurrean pasatzen zen. Udalez bestelako erakunde jakinekin lotuta notarioek sortu zituzten eskritura-sortek erakusten dute bazirela eskribautza espezializatuko funts garrantzitsuak ere.

Artxiboan, halako kasuei dagozkien bi adibide besterik ez ditugu: Gipuzkoako Gerra eta Itsaso eskribautza eta Gipuzkoako Ogasunaren eskribautza. Horiek bakarrik utzi dute artxibo-funts bezala identifikatu daitekeen eskritura multzo bat. Beste hainbat eskribautza espezializatuk sortutako dokumentazioa, berriz, udal eskribautzetako protokoloen artean jaso zen eta horietan gordetzen dira sakabanatu samar. Komentu, monasterio eta halako erakundeek sortutako eskriturak zein izaera pribatuko dokumentuak - merkatarienak adibidez- zenbaki-eskribauek zuten fede publikoaren funtzioan sartzen ez baziren ere, haiekin batera jasoak izan dira. 

 

Gipuzkoako Gerra eta Itsaso eskribautza

 

Gipuzkoako Ogasunaren eskribautza