Adierazpen Askatasunari buruzko jardunaldia

Irailaren 23an ospatuko da, 15:00etatik 19:00etara, Donostiako Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoko Unesco Katedrak antolatu duten Adierazpen Askatasunari buruzko jardunaldi bat.

-ren irudia
 Adierazpen Askatasunari buruzko jardunaldia

Bertan izango dira hizpide, adierazpen eta informazio-askatasunaren aurkako erasoak hainbat herrialdetan eta adierazpen-askatasunaren egoera Espainian eta Euskadin, hainbat kasu ezagun azalduko direlarik.

Markel Olanoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia, ongi etorriaren ondoren, Enara Garrok, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoko Unesko Katedratik, Pedro Cárdenasek, ARTICLE 19ko Babesa eta Defentsako programaren Koordinatzailea (Mexiko), Jacobo Dopicok, Zuzenbide Penaleko Irak. Dk. Carlos III Unibertsitatea (Madril), Eduardo Madinak, Harmon Bazkidea, Txema Ramírez de la Piscinak, Kazetaritzako Doktorea. UPV/EHU, Edurne Portelak, idazlea eta Historian lizentziatua eta Literatura Hispanikoko Doktorea North Carolina-Chapel Hilleko Unibertsitatea eta Jon-Mirena Landak, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko Irak. Dk, parte hartuko dute, besteak beste.

Jardunaldiaren programa deskargatu nahi baduzu, egin klik hemen

Izena emateko posta elektronikoa idatzi beharko da "gsantacruz@gipuzkoa.eus" helbidera, irailak 22a baino lehen.