"Haziak, euskal politikan aitzindariak izan diren emakumeak" izeneko ekitaldia ospatu da

Pasa den martxoak 7an ospatu zen Donostiako Antzoki Zaharrean Haziak ekitaldia. Bertan omendu ziren politikan aitzindari izandako emakumeak

Azken lau hamarkadetan Gipuzkoako eta Euskadiko politikagintzan bidea urratu duten gipuzkoar emakumezkoek euskal gizartearen eta berdintasunaren alde egindako ekarpena ikusarazi eta aitortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Martxoaren 8aren atarian egindako ekitaldi honetan. Haziak, euskal politikan aitzindariak izan diren emakumeak izenburupean, hainbat alor, alderdi eta erakundetan ordezkaritza politikoa eduki izan duten emakume bidegileen testigantza ezagutzera eman da eta, horrekin batera, egindako lanagatik errekonozimendu kolektiboa eskaini zaie.

Hemen ikus ahal duzue ekitaldiaren bideoa