Ikas dezagun elkarbizitzen, ikas dezagun bizitzen

Egin dezagun Gipuzkoa desberdintasun gutxien duen lurraldeetako bat Europan. Hori da Aniztasuneko Bizikidetzarako Foru Planaren helburu nagusia. Pertsona orok gizartean baldintza berdinetan parte hartzeko aukera izatea bilatzen du planak, hauen genero, sexu joera, erlijio, gaitasun edota jatorria kontuan izan gabe.

Dagoeneko gure egunerokotasunean instalaturik dago berdintasun hau. Egunero gure mugikorretan eta hauetan erabiltzen ditugun emojietan. Orain, aniztasun hori mundu birtualetik errealitatera eramateko garaia da.