Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Albisteak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

COVID-19: Ondarea ere zaindu

Gipuzkoako ondare higigarria eta higiezina zaintzeko Gordailuko gomendioak

2020·05·15


Gure hirietako kale eta eraikin publikoetan egiten ari diren desinfekzio masiboak direla eta, Gordailuak gomendio batzuk prestatu ditu, Gipuzkoako ondare higigarria eta higiezina zaintze aldera. Izan ere, birusaren hedapenaren arriskuari aurre egitearren, hainbat desinfekzio-lan egiten ari dira, kultur ondarearekiko irizpiderik gabe eginez gero kalte konponezinak eragin dezaketenak. Horregatik, kutsaduraren aurkako borrokan osasuna lehenestearekin bat, betiere gure ondare historiko-artistikoa ez kaltetzeko asmoz, Gordailuak gure ondarea zaintzeko jarraibide batzuk ezagutarazi nahi ditu, ondarea babesteko hainbat erakundek egin bezala.  
 
Ondarea balio handiko kultur agerbidea da, ez dezagun suntsi oharkabean.

Kontserbaziorako baliabiderik onena prebentzioa da.

 
 
 
Informazioa deskargatzeko, sakatu hemen: