Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Albisteak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Donostiatik bueltan

Goenagaren eta Lopezen artelanak

2021·01·14


Irailaren 4an Kutxa Kubo aretoan inauguratutako Juan Luis Goenagaren erakusketa urtarrilaren 10ean bukatu eta haren "Sustraiak" artelana Gordailura itzuli da, San Telmo Museoak maileguan utzitako beste lan batzuekin batera."Eskulan 09" artelana, aldiz, Foru Jauregira joan da zuzenean, bulego batera, eta handik etorri da Gordailura Edu Lopez artistaren obra bat. Behar bezala iritsi direla egiaztatu eta dagokien lekuan gorde dira.