Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Multimedia

Multimedia Multimedia

Atzealdea

Ekaingo plaketa

Ekain (Deba, Gipuzkoa) haitzuloa

2019·04·02


Ekain (Deba, Gipuzkoa) haitzuloan aurkitutako plaketa hau Gipuzkoako arte higigarriaren pieza garrantzitsuenetako bat da. Hareharrizko xafla batean Piriniotako basahuntzaren, oreinaren eta zaldiaren aurrealdeak irudikatuta daude grabatuaren bitartez. Bata bestearen gainean daude eta ondoen ikus daitekeena basahuntza da, xehetasun handiarekin marraztuta. Goi Madeleine aldikoa da (13 000 eta 11 000 BP).
Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dago 2019ko ekainaren 2ra arte, ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketan.