Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Albisteak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gordailua, bisitariei itxita

Osasun-alertarengatik

2020·03·13


Gaur, martxoak 13, Eusko Jaurlaritzak agindutako neurriei jarraiki Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu dituen ebazpenak betetze aldera, Gordailuaren instalazio fisikoak itxi egingo zaizkie denetariko bisitariei: publiko orokorrari, ikerlariei, hornitzaileei eta abarrei. Adibidez, martxoaren 27ko bisita orokorra bertan behera geratu da. Langileok lanean jarraitzen dugu eta, ahal den neurrian, telefonoz zein e-mailez erantzungo diegu eskabide eta galderei.
Egoera normaltasunera itzuli orduko jakinaraziko dizuegu. Barkatu eragozpenak