Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Albisteak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gordailua eta KMK, elkarlanean

Don Herberten erakusketarako

2020·07·02


Gordailuak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak elkarrekin antolatu dute "Don Herberten eskutik" erakusketa. Gaur, uztailak 2, zabaltzen da publikoarentzat, eta irailaren 18an itxiko. Don Herbert Artelekuko litografia-tailerraren arduraduna izan zen, 1987az geroztik ia 30 urtez. Aurtengo otsailean hil zenez, Kultura Departamenduak haren omenez atondu du COVID pandemiaren ondorengo lehendabiziko erakusketa, Gordailuan biltzen diren ia 200 artelan erakusgai jarriz.