Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Albisteak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kiputz erakusketa bukatu da

San Telmo Museotik Gordailura dator

2020·02·11


Otsailaren 9an bukatu da San Telmo Museoan "Kiputz: amildegia historiaurrean" erakusketa. Ikusgai paratu ditu Mutrikuko Kiputz IX leizean duela 20.000 bat urte eroritako animalia askoren hezurrak (bisonteak, oreinak, elur-oreinak...). Orain, Gipuzkoako material paleontologikoa denez, hezurrok Gordailura itzuliko dira, bertako adituek desmontatuta. Dena den, udaberrian berriro jarriko da ikusgai erakusketa, Altamiran.