Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Albisteak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Manu Izagirre zena gogoan

"San Juan" baleontziaren ikerlaria

2019·07·29


Uztailaren 27an bukatu da Biarritzeko Mediatekan San Juan ontziari buruzko erakusketa. Hortaz, heldu da Gordailura erakusketaren pieza nagusia, baleontzi haren 1/4 eskalako maketa. XVI. mendeko baleontzi haren aiurriak Kanadako uretan aurkitu zituzten, eta aurkikuntzak sekulako aurrerapena ekarri zion euskal balea-arrantzaleei buruzko ezagutzari.
Halabeharrez, maketa itzuli baino egun batzuk lehenago, zendu da Manu Izagirre urpeko arkeologo eta Kultura Departamenduko ondare teknikaria izandakoa, bere ibilbide profesional luzean, beste hainbat ikerketaren artean, San Juan ontziaren azterketan ez ezik ondare arkeologikoaren, historikoaren eta etnografikoaren berreskurapenean ere lan handia egin zuena. Gugan bego.