Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Albisteak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ongi etorri dolareari

Oiartzundik dator

2021·03·12


Iragorri familiaren eta Oiartzungo Udalaren eskuzabaltasunari eta ondarearekiko sentiberatasunari esker, martxoaren 12an ekarri dugu Gordailura XVI. mendeko dolare bat, Garmendia baserrikoa. 450 urte izanagatik zurezko egitura ongi dago, eta orain aukera emango die ikertzaileei hemen azter dezaten  dolare-tipologia hau, Igartubeitikoaren ondorengoa. Berezko duen garrantzi etnohistorikoaz gain, adibide honek azpimarratzen du gipuzkoar guztioi onura dakarkigula Gordailuaren eta erakunde eta partikularren arteko elkarlanak.