Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Pieza nabarmenak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Torreko hezurra

Paleolitoaren bitxia

2019·07·26


1966an, Oiartzungo Torre baserriaren ondoko kobazulo batean, Madeleine (18.000-11.000 BP) aldiko artearen emaitza ederrenetako bat topatu zuten. Zanga edo broko (Sula bassana) hegaztiaren hegaleko kubitu hezur batean xehero grabatutako irudiak dira: oreina, zaldia, sarrioa, bi basahuntz, uroa eta antropomorfo bat. Azken hau oso zehatzgabea da; animaliak, aldiz, xehetasun handikoak eta errealistak: gizakia bere hartan irudikatu nahi ez zuten seinale.
 
Are deigarriago egiten da kontraste hau hezurraren neurriak aintzat hartuta: 180 mm luze eta 9 mm zabal. Grabatu lana, bada, fin eta dotorea da, trebezia handikoa. Hortaz, antropormofoaren kasuan bezala, gaur egun interpretatzen ez dakigun beste marrak ez dira antze faltaz eginak. Zertarako egin zuten, nolako funtzioa betetzen zuen grabatutako hezur honek? Ez dago jakiterik, ezta arteaz gaur egun dugun kontzeptua bere ere ote zuten.

Iturria: BARANDIARAN, I. (1971): Hueso con grabados paleolíticos, en Torre (Oyarzun, Guipúzcoa). Munibe 23 (1), 37-69.