Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Dohaintzak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

XVI. mendeko armarria

Aldanondo familiari esker

2020·08·24


Idiazabalgo Elizalde baserritik iritsi zaigu, Indalecio Ojangurenek argazkitan egiaztatu bezala, 2014an etxea eraitsi zutenean aldanondotarrek armarria gordetzea erabaki zuten eta. Gipuzkoan ez da XVI.eko armarri askorik aurkitzen: AÑO de 1579 dio, garaiko grafiaz. Armarri gaineko filakterian, aldiz: "ESTAS SON LAS ARMAS DE COICOECHEA". Izan ere, orain arteko jabeek bazekiten beste baserri batetik zetorrela. Bertako ikertzaile batek jakinarazi dizkigu Goikoetxea izeneko baserri baten nondik norakoak Idiazabalen, eta handik omen dator. Ager litekeen dokumentazioak armarri bikain honen ondare-balioa areagotu dezake.
Eskerrik asko Aldanondo familiari, XVI. mendetik datorkigun eta primeran kontserbatuta dagoen bitxi hau galtzen utzi ez eta gipuzkoar guztion ondare bilakatzea ahalbidetu duelako.