Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Arkeologia eta paleontologia

 

Gordailuan zaintzen dira Gipuzkoako material arkeologikoak eta paleontologikoak. Nola historiaurrekoak, hala Aro Historikokoak, indusketetan, prospekzio arkeologikoetan edota ezustean agertutako piezak dira, 10.000 kaxa baino gehiagotan gordeta. Materialen artean, denetik dago: harrizko, hezurrezko eta metalezko tresnak eta armak; zeramikak, apaingarriak, bai eta animalien hezurrak eta antropologia aztarnak ere.

Gure lurraldearen historia ezagutzeko oso pieza interesgarriak daude Gordailuan: lehenengo gizakien aztarnak, adibidez Lezetxikiko humeroa, Ekaingo zein Praileaitz I-eko arte higigarri paleolitikoa, Higerreko osagai erromatarrak, Mendikute eta Aitzorrotz gazteluetako armak eta apaingarriak, Hondarribiko Panpinot kaleko zurezko gaiak, garai desberdinetakoak. Bestalde, aipa genitzake ikerketa paleontologikoetatik jaso diren aztarnak ere: hamaika hartzen aztarnak, hienak, eta Arrikrutzen aurkitutako haitzuloetako lehoia ia osorik.

 

Historia

forma

Bildumaren lehen ekarpenak Telesforo Aranzadi, Enrique Eguren eta Jose Migel Barandiaranen indusketetan ateratako material arkeologikoak izan ziren. Espainiako Gerra Zibilean (1926-1939) sakabanatu ziren, besteak beste Arabako eta Bizkaiko museoetara. 1948an Aranzadi Zientzi Elkarteak, Aldundiaren agindupean, material horiek berriro elkartu zituen Gipuzkoan.

Gure lurraldean arkeologia museorik ez dagoenez, bilduma Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatu du urte askotan, 2006 arte. Geroztik, Eusko Jaurlaritzak ardura bere gain hartu du, lehenik enpresa pribatu baten bidez; 2015etik aurrera, Foru Aldundiari pasa dio bildumen kudeaketa, gainontzeko lurraldeetan bezala.