Web edukia bistaratu
Bisita gidatuak
2021ean Gordailuak eta San Telmo Museo berrituak 10 urte betetzen dituzte. Hori ospatzeko, elkarrekin programa bat osatu dugu. Programa orokor horren baitan, erabaki da hilean behin ez, hilean bitan eskaintzea bisita gidatu presentzialak. Kontua ez da beste gabe gehiago eskaintzea, bisiten gaiak unean-unean San Telmo egiten ari denarekin bateragarri eta elkarren osagarri izatea ere bai: Urgullen magalean estanpen erakusketa dela eta Irungo irudiak erakustea (udalerriko itxialdia dela eta), saskigintza, Aranzadiko Arkeologia Jardunaldia...
Betiere garaian garaiko segurtasun-neurriak errespetatuta egingo dira: seina lagun gehienez (gidaria barne), musukoak derrigorrez, gel hidroalkoholikoa sarreran eta irteeran, gutxieneko tartea familia-unitate ez direnengandik... behar izanez gero, datak hurbildu ahala emango ditugu xehetasunak, egoerara egokituta, eta ez dugu baztertzen berriro bisita birtuala eskaini beharra.
Publiko orokorrarentzako bisita gidatuak dira, doan, bisitariek bertatik bertara ezagut dezaten nola biltzen eta zaintzen diren Gordailuko ondare-bildumak. Bisitaldi hauek hilean behin antolatzen dira, 18:15ean euskaraz eta 17;00etan gaztelaniaz, bai eta frantsesez ere, aldez aurretik osatutako talde batek berariaz eskatzen baldin badu. Bisitak antola daitezke talde espezifikoentzat ere, izan ikasleenak, izan bestelakoenak,eta beste egun edota orduetan.
Bisitak beti aldez aurretik hitzordua hartuta antolatzen dira.
Izena eman ondoren edozergatik etortzerik ez baduzu edo berandu bazabiltz, mesedez, lehenbailehen jakinarazi: bezpera arte, gordailua@gipuzkoa.eus helbidera idatzita; egun berean bada, baita bisita hastear badago ere, 943 555 520 telefonora deituta
2021eko 1. lauhileko programa
Data | Gaia |
---|---|
Urtarrilak 29: | Nola eskuratzen den ondarea: dohaintzak |
Otsailak 12: | Estanpen magalean: Irungo irudiak |
Otsailak 26: | Argazkiak: begirada objektiboa? |
Martxoak 12: | Arkeologia: Oiasso hiriko aztarnak |
Martxoak 26: | Saski-otarreak |
Apirilak 16: | Beirateak: nola zaharberritu eta txukun gorde |
Apirilak 30: | Zaharrak berri: zaharberritzeen mundua |
Web Form
Web edukia bistaratu
Izaera pertsonaleko datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak jakinarazten dizu eskuratzen dituen datuak Ondare Historiko-Artistikoa, Artxiboak eta Museoak kudeatzeko helburua duen tratamenduan sartuko direla.
Datu hauek Aiur-Euskadiri helaraz dakizkioke, Gordailuan bisita gidatuak kudea ditzan, betiere izaera pertsonaleko datuak babesteaz diharduen araudiak ezarritakoaren arabera.
Nahi izanez gero, zure eskubideak erabil ditzakezu ondorengo helbidera idatzizko eskaera bat bidaliz: Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentua, Idazkaritza Teknikoa, Koldo Mitxelena, Urdaneta kalea 9, 20006 Donostia-San Sebastián, edo egoitza elektronikoaren bitartez: https://egoitza.gipuzkoa.eus