Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer da Gordailua?

Gordailua Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari atxikita dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare bildumak biltzen ditu. Halaber, San Telmo Museoaren eta zenbait erakunde publiko eta pribaturen ondasunak ere gordetzen dira bertan; adibidez, Nestor Basterretxearen obra. Gehienbat etnografiako piezak eta artelanak dira, 70.000 ale baino gehiago guztira.

2015. urteaz geroztik, Gipuzkoako Arkeologiaren eta Paleontologiaren biltegia ere bada, lurralde honetan burutu diren indusketetan, prospekzioetan eta aurkikuntzetan ezustean atzeman diren pieza arkeologikoak eta paleontologikoak zaintzeko. Gordetegi honetan 10.000 kaxa baino gehiago daude.

Bere eskurapen-programa gauzatzeaz gain, partikular edo erakunderen batek zerbait eman, saldu edo utzi nahi badu, Gordailuak proposamena hainbat irizpideren arabera aztertzen du: jatorria, kontserbazio-egoera, bildumen hutsuneak betetzea, garai, toki, sektore sozial baten adierazle esanguratsua izatea, eta abar.