ZOZKETA ZIBIKOAN tokatu zait

 

Gipuzkoako katastroko etxebizitza guztien artean, Aldundiak zozketa bat egin du eta 15.000 helbide hautatu ditu. Etxebizitza horietara Gipuzkoako Herritarren Batzarrean parte hartzeko gonbidapena bidali da. Gonbidapen eskutitza soilik jaso baduzu edukiko duzu aukera beheko formularioa beteta izena emateko. Eta nahiago baduzu, izena eman dezakezu telefono honetara deituz: 943426920

 

* Zozketa zibikoan aukeratua izan bazara, Gipuzkoako Foru Aldunditik eskutitza jasoko zenuen zure etxean. Eskutitz horren goikaldean zehazten den kodigoa da hemen sartu behar duzuna. Kodeak 7 karaktere ditu: bi letra, hiru zenbaki, letra bat; adibidez, AZ1111A. Helbide bakoitzak bere kodea du.

Produktu berri bat erosterakoan (aparailuak, elikagaiak, garbiketa produktuak, etab.), zer garrantzia ematen diozu tokiko produktua izateari edo ekoizpenaren gertutasunari?


Gipuzkoako Herritarren Batzarraren parte izatea tokatu bazaizu, hemen aurkituko duzu informazio osagarria.

OHIKO GALDERAK


Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arantzazulab eta TMeLab berrikuntza laborategiekin batera, sustatutako prozesu aitzindaria eta berritzailea da, helburua da herritarrak nekazaritza-jarduera eta klima-aldaketa bezalako gai publiko garrantzitsuen eztabaidan parte hartzea

 


Herritarrak politika publikoen erabakietan inplikatzeko modu bat da, herrialde askotan erabiltzen ari dena. Batzar honetan Gipuzkoako biztanleriaren lagin deskriptiboa osatzen duten ausaz aukeratutako pertsona talde bat bilduko da, proposatutakogalderari buruz hausnartzeko eta gomendioak proposatzeko: Nola bermatu dezakegu Gipuzkoan nekazal-jarduera klima-larrialdiari aurre egiteko?

 


Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren Alorrak, Batzar Nagusietako talde politiko guztien laguntzarekin, Herritarren Batzarretik hainbat gomendio jaso nahi ditu. Horiek, datozen urteetan nekazaritza politikaren inguruko ekintzak bideratzeko baliatuko dira. Foru Aldundiak konpromisoa hartzen du Batzarrak egindako gomendio bakoitzari idatziz eta epe zehatzetan erantzuteko, zehazki: gomendioak argitaratu eta bi hilabetera, sei hilabetera eta hemezortzi hilabetera.

 


Parte hartzeak honakoa eskaintzen du: Gipuzkoako nekazaritza-sektorearen egoera eta krisi-klimatikoa bertatik bertara ezagutzea eta gainerako Batzar kideekin deliberatzeko aukera izatea. Batzarrean parte hartuz gero, protagonistetako bat izango zara, alegia, aditu talde baten aholkularitzarekin Gipuzkoan arazo honi aurre egiteko gomendio sorta bat egingo duen pertsonetako bat izango zara. Horretarako, programatutako saioetara joateko ardura duzu, eta horietan dinamizatuko dendeliberazioan parte hartuko duzu.

 


Gipuzkoako biztanle guztiek ez dute gutuna jaso. Foru katastroko etxe guztien artean, 15.000 helbide hautatzeko zozketa egin du Aldundiak. Zure etxeko helbidea aukeratua izan den horietako bat da.

 


Gutun hau iristen den helbidean bizi den 16 urtetik gorako edozein pertsonak borondatez aurkeztu ahal izango da, horretarako galdetegia erantzun behar duzu edo zuzenean 943426920 zenbakira deitu dezakezu. Galdetegia betetzen duten pertsona guztiekin, bigarren zozketa egingo da. Zozketa Sortition Foundation erakunde independente eta irabazi-asmorik gabekoak egingo du, zozketa hori estratifikazio zehatza erabilita egingo da, eta horrela Gipuzkoako biztanleriaren lagin demografiko eta sozial deskribatzailea sortuko da.

Bigarren zozketa horren emaitzaren ondorioz, 32 kide titular eta 32 ordezko aukeratuko dira. Pertsona horiek Herritarren Batzarreko kide boluntario bihurtuko dira eta posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie.

 


Jarraipen Batzorde bat dago Batzarraren deliberazio-prozesua gainbegiratzeko. Jarraipen Batzordea honakoek osatzen dute: Batzar Nagusietako parlamentu-taldeetako ordezkariek eta gaiarekin zerikusia duten interes-talde nagusietako ordezkariek.

Edukien Batzorde bat ere osatu da, horren ardura da zure eskura jarriko den informazioa sortzea. Deliberazioaren diseinua eta herritarren zozketa-zibikoa Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGA-k) baliozkotutako metodologia batean oinarritzen dira eta Deliberativa elkarte independenteak gainbegiratzen ditu.

Jarraipen Batzordearen eta Eduki Batzordearen osaera ezagutu nahi baduzu, honako estekaren bidez egin dezakezu: b-eko eta Deliberativa-ko ordezkariez osatua), https://www.gipuzkoa.eus/web/herritarrenbatzarra/jarraipenbatzordea , https://www.gipuzkoa.eus/web/herritarrenbatzarra/edukienbatzordea

 


Gutun hau jaso izana,zure helbidean bizi den edozein pertsonari zuzendutako gonbidapena da. Jakin, dena den, helbide bakoitzean pertsona bakarrak eman dezakeela izena eta baldintza hauek bete behar dituela:

  • Gutxienez 16 urte izatea eta Gipuzkoako biztanlea izatea.
  • Ez izatea udal, eskualde, estatu edo Europa mailan ordezkari politiko edo hautatutako kargurik.
 


Herritarren Batzarraren bilerak prozesu hauetan esperientzia duten teknikariek bideratu eta dinamizatuko dituzte.

Ez duzu pertsona aditua izan behar, ezta gaiari buruzko ezagutza berezirik izan behar ere. Garrantzitsuena da Gipuzkoako bizilagun gisa duzun ikuspegia eta esperientzia.

Saioetara joateko ez zaizue inolako modu berezian janzteko eskatuko, eta jendaurrean ez duzu hitz egin beharko nahi ez baduzu.

Parte hartu ahal izateko zailtasunak badituzu (aniztasun funtzionala edo irisgarritasun fisikoa, zure ardurapean adingabeak edo adinekoak badituzu, Gipuzkoako bi hizkuntza ofizialetako bat ez hitz egin ezta ulertzen ere ez baduzu, edo beste edozein zailtasun), eta horizure parte-hartzerako muga bat izan badaiteke, mesedez, jakinarazi iezaguzu, zailtasun hori konpontzeko aukera azter dezagun eta, ahal den neurrian, zure parte-hartzea eraginkorra izan dadin.

 


Batzarraren saioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntza politiketan zehaztutakoa kontuan hartuta egingo dira. Bi hizkuntza ofizialen erabileraren araudia betetzen dela bermatuko da, zehazki, euskararen erabilera soziala sustatuta eta Batzarrean parte hartzen duten pertsona guztien ulermena bermatzeko beharrezko neurriak hartuta. Euskaraz edo gaztelaniaz ulertzen edo hitz egiten ez duen pertsona bat bazara, informazio hori jasoko dugu bigarren zozketaren ostean eta Herritarren Batzarrean zure parte hartzea konfirmatzean, horrela zure behar zehatzen arabera itzulpen-sistema bat eskaini diezazugun.

 


Herritarren Batzarrean parte hartzea ez da derrigorrezkoa, borondatezkoa baizik. Batzarraren parte izatera konprometitzen zarenean, saio guztietan egotea eta horietan parte hartzea onartzen duzu. Horren truke, guztira 444 euroko ordainsaria jasoko duzu, baldin eta SAIO GUZTIETARA JOAN BAZARA, horrez gain, saioetako otorduak eskainiko zaizkizu.

 


Izena emateko epea urriaren 17an amaituko da (egun hori barne). Zure erantzuna baiezkoa bada, Herritarren Batzarreko boluntario eta kide izan nahi baduzu, izena emateko bi modu azkar eta erraz daude:

  1. Bete web orrialdeko formularioa
  2. Izena eman telefonoz hurrengo telefono zenbakira deituz 943426920. Ordutegia: 09:00-18:00
 


Oso garrantzitsua da programatutako bilera guztietan izatea eta parte hartzeko konpromisoa hartzea. Horregatik, Batzarreko kide gisa zure burua aurkeztu aurretik, saio guztietan parte hartzeko aukera baieztatzea eskatzen dizugu.

 


Lehen saioa

Azaroak 4, ostirala GIPUZKOAKO HERRI BATEAN 18:00etatik 21:00etara.

Azaroak 5, larunbata GIPUZKOAKO HERRI BATEAN 10:00etatik 18:00etara.

Bigarren saioa

Azaroak 18, ostirala BERGARAN 18:00etatik 21:00etara.

Azaroak 19, larunbata BERGARAN 10:00etatik 18:00etara.

Hirugarren saioa

Abenduak 16, ostirala BERGARAN 18:00etatik 21:00etara.

Abenduak 17, larunbata BERGARAN 10:00etatik 18:00etara.

Laugarren saioa

Urtarrilak 13, ostirala DONOSTIAN 18:00etatik 21:00etara.

Urtarrilak 14, larunbata DONOSTIAN 10:00etatik 18:00etara.

Lau saio hauetan parte hartu ezin baduzu, eskertuko genizuke zure helbide berean bizi den eta 16 urte baino gehiago dituen pertsona bat Batzarrean parte hartzera animatzea.

Itzulera saioa

Batzarraren lau eztabaida-saio horiez gain, 2023ko martxoaren 15ean arratsaldeko seiretan itzulera-saio bat egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Bilkura horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere erantzuna emango du Herritarren Batzarrak egindako gomendioei dagokienez. Ahal izanez gero, azken saio honetan parte hartuko duzulakoan gaude.

 


Zure datuen babesaren irakurri dezakezu esteka honetan

Lerro hauen bidez, aldez aurretik eskerrak eman proiektu honetan parte hartzeagatik.