2021eko Udaltopeko bideoak eskuragarri

Arlo sozioekonomikoa aztertu da Udaltopen XIII. edizioan eta gonbidatuek esparru ezberdinetatik landu dute gaia: lege markoa, esparru sozioekonomikoan eragiteko Eusko Jaurlaritzaren plana, udal eta bailara mailako hausnarketak, praktika onak...

-ren irudia
 2021eko Udaltopeko bideoak eskuragarri

Udaltopen XIII. edizioan emandako hitzaldiak bideoetan jaso eta denen eskura jarri dituzte Udaltopen webgunean. Pandemiaren eraginez, aurten saioak online izan dira, baina horrek ez du saio emankorra izatea eragotzi. Euskararen ikuspuntutik, estrategikoa da esparru sozioekonomikoa eta, beraz, oso garrantzitsua da alor horretan eragitea. Gaia lantzeko, ikuspuntu desberdinak plazaratu dira hitzaldietan eta, denen artean, ikuspegi orokor bat ematen saiatu dira, eragiteko gako zehatzak detektatzeko ahaleginarekin batera.

Hona egitaraua:

Maiatzak 5:
- Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko plana 2020-2023 (Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritza)
- Eremu sozioekonomikoan eragiteko udal mailako plan prototipiko bat (Juanjo Allur, Siadeco)
- Udalak berak, agente sozioekonomiko moduan, eragiteko dituen tresna juridikoak (Iñigo Urrutia, EHU)
- Kontratu publikoetan genero ikuspegia txertatzeko erakundeen arteko estrategia EAEn: euskararen erabileraren normalizaziorako ikasbideak bilatzen (Ander Bergara, Emakunde)
- Eta udalak elkartzen direnean, nola eragin daiteke garapen agentzietatik? (Fernando Nebreda eta Joxe Luix Agirretxe, Oarsoaldea Garapen Agentzia)

Maiatzak 6:
- Langunea, hizkuntzaz mudatzeko abagunea: "mudes linguistiques" (Joan Pujolar, Universitat Oberta de Catalunya)
- 1. abagunea? Lanbide heziketako langokiko prestakuntza eta duala (Olatz Imaz, Laneki)
- 2. abagunea? Lanera sartzeko unea, harrera protokoloen bideo-testigantzak (Batz Group (Igorre), Elegune (Azpeitia), Euskal Moneta Elkartea (Baiona))
- 3. abagunea? Ariguneak: adostu eta babestutako guneak. Lehen ondorioak (Rita Aldabaldetreku, Euskaltzaleen Topagunea)
- Talde lana: udaletatik eremu sozioekonomikoan eragiteko eskuliburuaren bila
- Kultur emanaldia: bakarrizketa (Antton Telleria)