2022ko Anton Abbadia sarietarako hautagaiak aurkezteko epea, irekita
2022ko azaroaren 3ra arte aurkeztu ahal izango dira hautagaiak eta, ohi bezala, bi erakunde proposatzailek adostu behar dituzte hautagaitza horiek. Sari banaketa ekitaldia 2023ko lehen hiruhilekoan egingo da.
- 708

Anton Abbadia saria banatzen den 23. aldia izango da aurtengoa. Urtez urte, euskararen erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko lanetan aritu diren hainbat pertsona eta erakunde saritu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Saria jasotzeko hautagaiak aurkeztu ahal izateko gutxienez bi erakunde edo elkartek batera egin behar dute eskaera eta hautagai bakarra babestu eta aurkeztu behar dute. Horretarako epea 2022ko azaroaren 3an bukatuko da.
Hautagaien merezimenduen aldeko dokumentazioa Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiari aurkeztu behar zaio. Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren Alorraren erregistro elektronikoan aurkeztu behar da, helbide honetatik abiatuta: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/erregistro/nola-erregistratu
Sari banaketa ekitaldia 2023ko lehen hiruhilekoan egingo da.
Hemen daude Anton Abadia saria arautzen duten oinarriak eta hautagaiak aurkezteko eredua.
Aurreko sarituak
- Fagor taldea - 2021
- Pello Jauregi - 2020
- Arantxa Urretabizkaia - 2019
- Ahotsak.eus - 2018
- Ibon Sarasola - 2017
- Moriarti Produkzioak - 2016
- Kike Amonarriz - 2015
- Ixa taldea - 2013
- Mintzalagun ekimena - 2011
- Joxerra Garzia - 2009
- Imanol Urbieta - 2007
- Juanba Berasategi - 2006
- Armiarma - Literatura sarean - 2005
- Tinko Euskara Elkartea - 2004
- Elay taldea - 2003
- Juan Zelaka - 2002
- Dionisio Amundarain - 2001
- Ttakun elkartea - 2000
- Karmele Esnal - 1999
- Antton Olariaga - 1998
- Arrasate Euskaldun Dezagun - 1997
- Arantzazuko Egutegia - 1996