Argitaratu dira Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko dirulaguntza lerroen deialdi eta oinarriak
Guztira bost lerro dira diruz lagunduko direnak. Eskaera apirilaren 14tik maiatzaren 15era arte aurkeztu behar dira, egoitza elektroniko bidez.
- 567
Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak 2023an banatuko dituen dirulaguntzen deialdi eta oinarrietan zehazten denez, guztira bost lerro dira diruz lagunduko direnak:
1. Euskara sustatzeko proiektuak eta jardueran burutzeko irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoei dirulaguntzak ematekoak.
2. Gipuzkoako udaletan, toki entitateetan eta tokiko garapen agentzietan euskararen erabilera soziala sustatu eta normalizatzeko planak garatzeko dirulaguntzak ematekoak.
3. GFAn hizkuntza normalizazio praktikak egiteko bekak ematekoak.
4. GFAn itzulpen praktikak egiteko bekak ematekoak.
5. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuetarako dirulaguntzak ematekoak.
Deialdi eta oinarri arautzaileak. 2023ko apirilaren 13an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hemen lotura. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2023ko apirilaren 14tik maiatzaren 15era arte, biak barne, eta eskaerak egoitza elektroniko bidez aurkeztu behar dira, hemen lotura.