Kirol esparruan euskara sustatzeko kanpaina parte hartzaile bat jarri dute martxan

Kirol esparruan euskara sustatzeko kanpaina parte hartzaile bat jarri dute martxan

Kirol komunitatean ere euskararen erabilera aktibatzeko helburuz, "Elkar ekin euskaraz" kanpaina jarri dute martxan EKFBk eta Euskadiko kirol federazioek. Kanpainaren bidez, sare sozialetan partaideen konpromisoa publikoki adierazteko gonbita egin dute.

-ren irudia
 Kirol esparruan euskara sustatzeko kanpaina parte hartzaile bat jarri dute martxan

"Elkar ekin euskaraz" izeneko kanpaina jarri dute martxan Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta Euskadiko kirol federazioek, kirol espazioetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko helburuz. Kirol komunitatean euskararen erabilera aktibatzea da asmoa eta kirol esparruan dabiltzan pertsonei dago zuzendua: kirol federazioei, kirol klubetako partaideei, zuzendaritza batzordeei, delegatuei, entrenatzaileei, jokalariei, kirol teknikariei, arbitro eta epaileei...

Kanpainan parte hartzen dutenek euskararen aldeko konpromisoa publikoki erakutsi behar dute sare sozialetan eta, hala, jarrera biderkatzailea izatea da helburua. Parte hartzeko lau urrats besterik ez dira egin behar:

1. Argazkia atera edo bideoa grabatu
​​​​​​​2. Idatzi argazkiak edo esan bideoan kirolean norberak erabili ohi duen esaldi bat euskaraz.
​​​​​​​3. "Kiroletik bagoaz euskaraz"-en logoa deskargatu
​​​​​​​4. Sare sozialetan publikatu eta sare sozialetatik edo webgunearen bitartez antolatzaileei bidali.

Euskararekiko konpromisoa adierazi eta jasotako argazki eta bideo guztiekin mosaiko erraldoi bat eratuko dute.

Informazio gehiago hemen.