Otsailaren 22an izango da Anton Abadia sari banaketa
Gipuzkoako Foru Jauregian izango da ekitaldia, 18:00etan. Garabide elkarteak jasoko du 2022ko saria, euskararen normalizazio prozesua oinarri hartu eta nazioarteko hainbat hizkuntza gutxituren biziberritze prozesuetan egindako lanagatik.
- 683
Euskararen normalizazio prozesuan aurrerapauso nabarmenak izan dira azken hamarkadetan eta garapen hori beste hizkuntza gutxitu batzuen biziberritze prozesuentzat erreferente ere bilakatu da. Euskararen ibilbide horretan metatutako esperientzietatik abiatuta Garabide elkarteak munduko hainbat hizkuntza gutxituren biziberritze prozesuak bultzatzen ditu eta egindako lan horren aitortza modura 2022ko Anton Abadia saria emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarteari.
Ekitaldia otsailaren 22an izango da, Gipuzkoako Foru Jauregian, 18:00etan.
Aurreko sarituak
- Fagor taldea - 2021
- Pello Jauregi - 2020
- Arantxa Urretabizkaia - 2019
- Ahotsak.eus - 2018
- Ibon Sarasola - 2017
- Moriarti Produkzioak - 2016
- Kike Amonarriz - 2015
- Ixa taldea - 2013
- Mintzalagun ekimena - 2011
- Joxerra Garzia - 2009
- Imanol Urbieta - 2007
- Juanba Berasategi - 2006
- Armiarma - Literatura sarean - 2005
- Tinko Euskara Elkartea - 2004
- Elay taldea - 2003
- Juan Zelaka - 2002
- Dionisio Amundarain - 2001
- Ttakun elkartea - 2000
- Karmele Esnal - 1999
- Antton Olariaga - 1998
- Arrasate Euskaldun Dezagun - 1997
- Arantzazuko Egutegia - 1996