Aldundiak 956.717 euro xedatu ditu euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoetarako

Hiru lerro izango dira aurtengo dirulaguntzetan eta eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2020ko uztailaren 20ko 24:00 arte

-ren irudia
 Aldundiak 956.717 euro xedatu ditu euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoetarako

Gipuzkoako Foru Aldundiak 956.717 euro xedatu ditu 2020an euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde.

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak 2020an esparru hauetan emango ditu dirulaguntzak:

  1. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
  2. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak
  3. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak

Deialdia eta oinarri arautzaileak 2020ko ekainaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira. Bistan denez, aurtengo deialdia egiteko epeak atzeratu egin behar izan ditugu, COVID-19ak sortutako osasun larrialdiaren eraginez.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2020ko uztailaren 20ko 24:00ak arte, GFAren egoitza elektronikoan.

Gogoan izan behar da, bestalde, herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideentzako dirulaguntza deialdia 2019-2021 aldirako dagoela indarrean, 9.189,840 aurrekontuaz.