Atzeratu egin da Anton Abbadia Saria emateko ekitaldia

Atzeratu egin da Anton Abbadia Saria emateko ekitaldia

2022ko urtarrilaren 21ean egingo da sari ematea. Fagor Taldeak jasoko du saria, arlo sozioekonomikoan hizkuntza berdintasuna sustatzeko egindako lanaren aitortza modura.

-ren irudia
 Atzeratu egin da Anton Abbadia Saria emateko ekitaldia

Anton Abbadia Saria banatzeko ekitaldia atzeratu egingo da 2022ko urtarrilaren 21era. Antolakuntza arrazoiak tarteko, ezinezkoa da saria 2021eko abenduan ematea eta horregatik erabaki da data bi hilabetez atzeratzea.

Fagor Taldea. Edizio honetako saria Fagor Taldeak jasoko du, arlo sozioekonomikoan hizkuntza berdintasuna sustatzeko egindako lanaren eta esparru horretan duen erreferentzialtasunaren aitortza modura. Fagor Taldea oso kontziente da lan munduak eragin zuzena duela euskararen biziberritze prozesuan eta, bere inguru soziolinguistikoarekin konprometituta, euskararen aldeko politika zehatzak jarri izan ditu martxan. Gaur egun zortzi kooperatibak osatzen dute, 4.000 langile baino gehiago ditu eta horietatik 150 pertsona dira Euskara Batzordean daudenak.