Atzealdea

Errenta kanpainaren bidez herritarren hizkuntza aukera bideratzeko egitasmoa

Errenta kanpainaren bidez herritarren hizkuntza aukera bideratzeko egitasmoa

Apirilean emango zaio hasiera errenta kanpainari. 2023an Ogasunarekiko harremanetan 100.000 herritarrek euskara aukeratzera iristeko helburua jarri du erakundeak.

-ren irudia Errenta kanpainaren bidez herritarren hizkuntza aukera bideratzeko egitasmoa

2021eko apirilean hasiera emango zaio Gipuzkoako errenta kanpainari. Pandemiak 2020an askotariko mugak ezarri zizkion herritarren hizkuntza aukera suspertzeko ekimenari, baina; dena den, Ogasunak eutsi egin dio 2023an Ogasunarekiko harremanetan 100.000 herritarrek euskara aukeratzera iristeko helburuari, betiere udal hizkuntza zerbitzuen lankidetzarekin.

Urte asko dira Gipuzkoako udalak hasi zirela herritarren artean errenta aitorpena euskaraz aurkeztea sustatzen. Foru Ogasunak ere sustapen horri aspaldi ekin zion, eta 2005ean abiatu zuen herritarrek erakundearekin dituzten harremanetan euskara sustatzeko ahalegina. Hala, besteak beste, 2012tik 2017ra bitartean departamentuaren sistemak egokitu egin zituen, herritarrentzako komunikazioek hizkuntza aukeraren arabera izateko.

Udal eta foru administrazioen sustapen lan etengabearen ondorioz euskararen aldeko hautua egin duten herritarren kopurua hazi egin da azken urteetan. 2010ean 10.1084 herritarrek aurkeztu zuten errenta aitorpena euskaraz, 2019an 64.740ek eta 2020an 80.519 herritarrek eskatua zuten departamentuarekin euskarazko harremana izateko.

100.000 herritar helburu. Hori horrela, Foru Ogasunak honako hizkuntza helburua jarri dio bere buruari: agintaldi honen bukaeran, hau da, 2023an, 100.000 herritarrek euskara aukeratuta edukitzea Ogasunarekin dituzten harremanetan. 

Beraz, aurten hauxe da departamentuaren planteamendua:

  • "(Foru) Ogasunarekin euskaraz" leloa sustatzea.
  • 100.000 herritarrek Ogasunarekin euskarazko hautua egin dezaten, beharrezkoa litzateke datozen hiru errenta kanpainetako bakoitzean 6.500 herritar gehiagok hizkuntza aukera hori egitea. Beraz, aurtengo helburu modura jar liteke 87.000 herritar kopurura iristea.