Euskaltzaindiak jaso du 2018ko Ondarea saria

Euskararen normalizazioaren alde egindako lana aitortzeko eman dio saria Gipuzkoako Foru Aldundiak. Saria Andres Urrutia euskaltzainburuak jaso du.

-ren irudia
 Euskaltzaindiak jaso du 2018ko Ondarea saria

Euskarari eta euskararen normalizazioari egindako ekarpena aitortzeko, Ondarea saria eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskaltzaindiari. Saria Andres Urrutia euskaltzainburuak jaso du saria, Markel Olano Diputatu Nagusiaren eta Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatuaren eskutik.

Urrutiak eskertu egin du aitortza eta euskarak azken aldian izan duen garapena nabarmendu du. Euskaltzaindiak 100 urte bete dituen honetan eta euskara batuak 50 urte bete dituenean, hizkuntzak egin duen ibilbideari eta epe ertain eta luzera izango dituen erronkei erreparatu die. Hala, euskararen egoerak argiak eta ilunak dituen arren, lanean jarraitzea garrantzitsua da eta, zentzu horretan, etorkizunera begira indarrak ezagutzan eta erabileran jarri behar dira. Halaber, euskararen normalizazioan aurrerapausoak eman direla azpimarratu du Olanok eta eskertu egin du Euskaltzaindiak euskarari egin dion ekarpena.

Ekitaldia Aldundiaren jauregian izan da eta hainbat aurpegi eta eragile ezagun izan dira Juan Kruz Igerabidek zuzendu duen ekitaldian: Aizpea Goenaga, Aitziber Ayesta maistrak, Kukai eta Otziak taldeak...