Atzealdea

Hizkuntza Berdintasunaren Hausnarketa Estrategikoa, lau urterako ibilbidearen iparrorratz

Hizkuntza Berdintasunaren Hausnarketa Estrategikoa, lau urterako ibilbidearen iparrorratz

2020-2023 aldirako da Hausnarketa Estrategikoa eta, horren bidez, 2023an zein egoeratan egon nahiko lukeen irudikatu du zuzendaritzak. Dokumentu osoa HBZNren webgunean dago eskuragarri, "Nor gara?" izeneko atalean.

-ren irudia Hizkuntza Berdintasunaren Hausnarketa Estrategikoa, lau urterako ibilbidearen iparrorratz

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak (HBZN) denen eskura jarri du 2020-2023 aldirako Hausnarketa Estrategikoa, zuzendaritzaren webgunean, Nor Gara? izeneko atalean. Hausnarketa horren bidez, egungo erronka linguistikoei erantzun sendoa eman nahi izan die zuzendaritzak eta lau urte barru HBZNk bere burua non eta nola egon nahiko lukeen irudikatu du. 

Bi helburu nagusi finkatu ditu horretarako: batetik, hiztunen arteko berdintasun giroa indartzea Gipuzkoako gizartean; eta, bestetik, Foru Aldundiaren departamentuetan eta langileen artean ahalduntze prozesua sendotzea, euskara izan dadin Aldundiaren zerbitzu hizkuntza eraginkorra eta ohiko lan hizkuntza. Bi helburu orokor horiek betetzeko hainbat ekintza konkretu ere adostu ditu.

Izan ere, HBZNrentzat funtsezkoa da hiztunen artean benetako aukera berdintasuna izatea eta, horretarako, ezinbestekoa da esparru desberdinetan baliabideak jarri eta bermeak eskaintzea. Euskaraz bizitzeko hautua egiten dutenak babestu egin behar dira, bizitzaren eremu guztietan euskaraz egiteko aukera izan dezaten, Aldunditik bertatik hasita. Hala, Hausnarketa Estrategikoan jasotako helburu eta ekintzen bidez, babes hori sendotzea eta hizkuntza berdintasunaren aldeko urratsak egitea da HBZNren xedea.