Hizkuntza Berdintasuneko 2019ko diru laguntza deialdia, argitaratuta

Hainbat aldaketa egon dira iazko deialdiarekiko eta dirulaguntzak bederatzi lerrotatik sei lerrotara pasa dira. Horietatik bost argitaratu dira gaur, seigarrena aurrerago argitaratuko da.

-ren irudia
 Hizkuntza Berdintasuneko 2019ko diru laguntza deialdia, argitaratuta

Gaur argitaratu dira Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak 2019an emango dituen dirulaguntza deialdia eta oinarriak. Guztira sei lerro izango dira, baina gaur bost argitaratu dira. Seigarrenaren deialdia aurrerago egingo da. 

  1. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak.
  2. Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz
  3. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak
  4. Itzulpen praktikak egiteko bekak
  5. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak.

 

Epeak.
Honakoa izango da eskaerak aurkezteko epea (2. dirulaguntza lerroaren kasuan izan ezik):
Martxoaren 7tik, martxoaren 28ra, biak barne.
Honakoa izango da eskaerak aurkezteko epa 2. dirulaguntza lerroaren kasuan:
Martxoaren 25etik, apirilaren 16ra, biak barne. 

Zenbait ohar garrantzitsu. 
- Aurrekontu osoa kontuan hartuta, gastu diruz lagungarria 15.000 eurotik gorakoa bada, eta zerbitzuren bat emateko kanpo kontratazioren bat egin behar bada, ezinbestekoa izango da gutxienez hiru hornitzaileri eskatzea aurrekontua, eta eskaeran bertan aurkeztu beharko dira gutxieneko hiru aurrekontu horiek. Ikus oinarri orokorretako 2.2 puntua.
- 1. dirulaguntza lerroari dagokionez (irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoentzako dirulaguntzak),  euskararen erabilera soziala sustatu arren, beste xede nagusi bat duten programen eta jardueren kasuan,, haien kostuaren %30 soilik hartuko da aintzat gastu diruz lagungarria zehazteko.
- Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliz edukiak euskaraz hedatzeko proiektuen lerroan, ezin da eskaerarik aurkeztu toki hedabideen webguneak diruz laguntzeko, betiere informazio orokorrari buruzkoak badira. 

Seigarren lerroa.
Tokiko hedabideei dagokien dirulaguntza lerroa izango da seigarrena, baina deialdia aurrerago egingo da. Kontuan izan behar da Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta Hekimenek hedabideen jarduerak diruz laguntzearen inguruan sinatutako itunaren ondorioz, hainbat aldaketa izan direla dirulaguntzetan eta erakundeen arteko laguntzen koordinazioa eraldatu egin dela. Hala, Eusko Jaurlaritzaren esku geratu da Euskal Herri mailako hedabideak babestea eta tokiko erakundeen laguntzak foru aldundien gain. Ondorioz, hedabideen deialdia desagertu egin da Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2019ko oinarrietatik eta bereziki tokiko hedabideei bideratutako beste bat sortuko du aurrerago. Gainera, azken dirulaguntza horien kasuan, egonkortasuna izango da ardatza eta hiru urterako laguntza ebatziko du 2019, 2020 eta 2021 urteetarako.