Iñaki Arruti, GFAko HBZNko hizkuntza proiektuetako arduradun berria

Hizkuntza indarberritzeko proiektu estrategikoen arduraduna izango da eta euskararen erabilera eta normalizazio politikak bultzatzeko lanen ardura izango du.

-ren irudia
 Iñaki Arruti, GFAko HBZNko hizkuntza proiektuetako arduradun berria

Hizkuntza indarberritzeko proiektu estrategikoen arduraduna izango da aurrerantzean Iñaki Arruti, GFAko HBZNko zuzendaritzan. Urte luzez Lasarte-Oriako euskara zerbitzuko arduraduna izan denak HBZNko euskararen erabilera eta normalizazio politikak bultzatzen jardungo du. 

Eskarmentu handiko pertsona da Arruti, izan ere, 1988an hasi zen Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzuan lanean eta euskararen biziberritzearen inguruko proiektu askotan hartu du parte. Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzuaren ohiko jardunaz gain, esate baterako, tokiko aktibazioa sustatzeko "Baietz 40' egun euskaraz" herri erronkaren sustatzaile izan zen (Euskaraldiaren aurrekaria izan zen ekimena), kirola eta euskara uztartzearen garrantziaz jabetuta hainbat ekimen berritzaile bultzatu ditu edota Udaletako euskara zerbitzuen topaketa izan ohi den Udaltop-en antolakuntzan ere aritu da.