Lan munduan euskararen presentzia indartzeko, elkarlana

Lan esparruan euskararen presentzia areagotzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Laneki Lanbide Heziketa Indartu eta Hobetzeko Elkarteak elkarlan adostasuna berritu dute

-ren irudia
 Lan munduan euskararen presentzia indartzeko, elkarlana

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Laneki Lanbide Heziketan euskara Indartu eta Hobetzeko Elkarteak elkarlana berritu dute, lan esparruan euskararen presentzia areagotu eta indartzeko lankidetzari eusteko asmoz. Lanekik Lanbide Heziketarako euskarazko materiala sortu, ekoitzi, lortu eta sareratzeko programa antolatu eta gauzatzen segiko du horrela, Aldundiaren laguntzarekin.

Aurkezpenean hartu dute parte gaur Ekonomia Sustapeneko diputatu Ainhoa Aizpuruk; Laneki Elkarteko presidente Ainitze Blancok; Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendari Garbiñe Mendizabalek; Eralki enpresako gerentea Jose Luis Baenak; eta Lara Gerra ikasle usurbildarrak, zeinek praktikak euskaraz egin dituen.

Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egiteko dirulaguntzak ematen dizkie hala eskatzen duten enpresei. Zehazki, 2018an lurraldeko 90 enpresek jaso zuten laguntza, guztira 72.000  euro. Aurtengo deialdia aste honetan bertan sartuko da indarrean, joan den astean Diputatuen Kontseiluak onartu ondoren.

LANEKI Elkartea 2001.urtean sortutako elkartearen web gunean ere egongo da deialdian parte hartzeko jarraibideak eta laguntza gida.  http://jakinbai.eus,

Lan munduan euskararen presentzia indartzeko ezinbestekoa da Lanbide Heziketako alor profesional guztietan euskaraz ikasteko aukera edukitzea. Eta hor kokatzen da Laneki eta Foru Aldundiaren elkarlana, zeinak 20.000 euroko laguntza ematen dion lan ildo horri eusteko.

Lantokietan, lanbide prestakuntzako jarduerak euskaraz bideratzeko diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarrien iragarkia asteazkena martxoak 6ko GAOn aterako da.