Mintzalagunean izena emateko epea, irekita

Izen ematea urriaren 1ean izango da eta ekainean bukatuko da ikasturtea. Ohi bezala, partaideek bi roletan eman ahal izango dute izena: bidelaguna eta bidelaria

-ren irudia
 Mintzalagunean izena emateko epea, irekita

Irekita dago Mintzalagunean izena emateko epea. Mintzalaguna ahozkoa era informalean lantzeko egitasmoa da, euskara praktikatu edota hobetu nahi dutenentzat primerakoa. Emaitza onak ematen ditu eta urtetik urtera gora doa proiektu horretan parte hartzen dutenen kopurua. Izan ere, partaideek euskaraz aritu eta beren gaitasunak lantzeaz gain, harreman eta lagun berriak egiteko aukera ere izaten dute eta horrek animatu egiten du profil ezberdinetako jendea izena ematera.

Mintzalaguna programan taldeka banatzen dira partaideak, zaletasunaren, gustuen, adinaren, bizitokiaren eta ordutegien arabera antolatuta. Taldekatzea hiru, lau edo bost pertsonarekin egiten da oro har, eta astean behin elkartzen dira. Hala ere, gehiagotan elkartu nahi izanez gero, partaideek askatasuna dute haiek nahi dutenero adostu eta elkartzeko. Era berean, mintzapraktika programetako taldeen dinamizazio ekintzak ere antolatzen dira eta horietan ere parte hartzeko aukera izaten dute partaideek. Dinamizazio ekintza horiek ikastaroak, irteerak, bazkari eta afariak, ikuskizunak... izaten dira.

Maila, rolak, epeak eta izena ematea. Mintzalagunean parte hartu ahal izateko gutxieneko euskara maila izatea beharrezkoa da, euskaltegietako 6. urratsa hain zuzen ere. Hala, partaideek bi rol har ditzakete: bidelaguna eta bidelaria. Bidelaguna euskaraz ondo moldatzen den hori da, euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten beste pertsonei elkarrizketen bidez lagundu nahi diena; bidelaria, aldiz, ahozkoa landu nahi duena da, dela ohiturarik ez duelako, aukerarik ez duelako edota ikasten ari delako.

Iraupenari dagokionez, urriaren 1ean hasi ekainera arte izaten da egitasmoa, udan eten egiten baita proiektua hurrengo ikasturtera arte. Izen ematea urriaren hasieran izango da.

Motibazio pilulak. Honatx pilula modura Donostian plazaratu dituzten hainbat bideo: