Argitaratu da udal eta erakundeei interpretazio eta itzulpen zerbitzuak eskaintzeko lizitazio iragarkia

Gipuzkoaren Kontratazio Zentralaren bitartez egingo da lizitazioa eta eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 11n bukatuko da

-ren irudia
 Argitaratu da udal eta erakundeei interpretazio eta itzulpen zerbitzuak eskaintzeko lizitazio iragarkia

Udal eta erakunde publikoei itzulpen eta interpretazio zerbitzuak eskaintzeko lizitazio iragarkia argitaratu da GAOn. Lizitazioa Gipuzkoaren Kontratazio Zentralak egingo du eta kontratuak berez bi urteko iraupena izango du, nahiz eta luzatzeko aukera ere izango duen. Kontratuan lotekako banaketa egingo da eta bi sorta bereiziko dira:

  • Idatzizko testuen itzulpenari dagokion sorta (1.310.556,45€, BEZ gabe)
  • Ahozko jardunen interpretazioari dagokion sorta (89.496 €, BEZ gabe)

Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea apirilaren 11n bukatuko da eta, ohi bezala, bi bide izango dira aurkezpen horiek egiteko: