Atzealdea

Kirola Euskaraz webgunea, berriturik

Kirola Euskaraz webgunea, berriturik

Kirola Euskaraz programa kirolean euskararen erabilera sustatzeko asmoz sortutako programa da. Debarroko zenbait udalek sortu zuten 1993an eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin zuen programaren helburu eta jarduerekin. Geroztik, programak garapen eta zabalkunde handia izan du.

-ren irudia Kirola Euskaraz webgunea, berriturik
$Bideoa.getData()

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Euskarako zuzendaritzek elkarturik jarduten dute Kirola Euskaraz programan, kirol entrenatzaileak, begiraleak eta hezkuntza fisikoko irakasleak prestatu nahiz kirol materiala euskaraz sortu eta hedatzeko.

Kirola Euskaraz programak orain arte izan duen webguneak jaso izan ditu, gutxi edo gehiago, programaren jarduerak eta edukiak. Berrikuntza guztizkoa izan du orain: lehengo eduki guztiak berrantolatu eta eguneratzeaz gain, etengabeko albistegi eta informazio iturri izan nahi du webguneak, kirol jardueretan euskaraz aritu nahi duten guztientzat.

Hona hemen webgune berriaren ezaugarri batzuk:

  • Kode irekiko tresnak erabilita garatua da (PHP eta MySQL).
  • RSS zerbitzua eskaintzen da albisteen berri izateko sortua ahala.
  • Buletin elektroniko bat banatuko du, aurrez harpidetza eginez.
  • Web 2.0 filosofia erabiliz, web gunearen atal guztietan iruzkinak eta datu berrien proposamenak bidaltzeko aukera dago.
  • Webgunearen eduki guztiak Creative Commons-Aitortu 3.0 baimenaren babespean daude.

Webgune berria:
www.kirolaeuskaraz.net

Eranskinak