EAS Euskararen Adierazle Sistema

Euskararen Adierazle Sistemaren (EAS) helburu nagusia da euskararen egoeraren eta bilakaeraren berri jaso eta ezagutzera ematea. Gizartearen alor desberdinetan euskararen garapena zehaztasunez azalduko duen adierazle egitura bat sortzea da xedea. Interreg Poctefa

Proiektua Euskal Herri osoko erakunde publikoek daramate aurrera (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernuaren Euskarabidea, Euskararen Erakunde Publikoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak) eta FEDER Funtsaren (Erregio Grapenerako Europar Fondoa) bidez kofinantzatuta dago. Soziolinguistika Klusterrak aholkularitza teknikoaren ardura betetzen du, Eusko Jaurlaritzarekin duen hitzarmenaren bidez.