Atzealdea “Ondarea bizirik! Patrimonio vivo”: gure ondarea ezagutzea

“Ondarea bizirik! Patrimonio vivo”: gure ondarea ezagutzea

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europako Kontseiluak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan, lurraldeko hainbat udalerritako ondarearen inguruko kultura-jarduera eta -ekitaldi sorta zabala antolatu du.

-ren irudia
 “Ondarea bizirik! Patrimonio vivo”: gure ondarea ezagutzea

Ondarea ezagutzeko aukera bat da, erakundeek, elkarteek, museoek eta abarrek beren udalerriko eta inguruko pertsonengana hurbiltzen dituzten ekimenen bidez.

Programa urrian zehar garatu da batez ere, eta honako hauek bildu ditu: 46 bisita komentatu, 39 tailer, 7 erakusketa, 6 mahai-inguru eta 23 ikuskizun, kontzertu eta erakustaldi.