Atzealdea 2019an, berretsi egiten da goi-mailako ikasketak dituzten pertsonek dutela okupazio-tasarik altuena

2019an, berretsi egiten da goi-mailako ikasketak dituzten pertsonek dutela okupazio-tasarik altuena

Gipuzkoako 16 urteko eta hortik gorako pertsonen okupazio-tasa1 %52,6koa da; kopuru hori, EAEkoa baino handiagoa da (%51,2), baino Arabakoa baino apur bat txikiagoa (%52,9).

-ren irudia
 2019an, berretsi egiten da goi-mailako ikasketak dituzten pertsonek dutela okupazio-tasarik altuena

Pertsonen okupazio-tasa lortutako ikasketa-mailarekin gorakorra da: Gipuzkoan goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen okupazio-tasa %77,8koa da, eta zifra hori bigarren mailako ikasketak (%53,8) eta lehen mailakoak (%32,9) dituztenena baino askoz handiagoa da.

Nabarmendu behar da: i) okupazio-tasa goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen artean soilik hazten dela, eta beste bi ikasketa-mailetan gelditu egiten dela; ii) goi-mailako ikasketak dituztenen langabezia-tasa lehen mailako ikasketak dituztenen erdia baino txikiagoa da, eta iii) portaera hauek hiru lurraldeetan partekatzen dira.