Atzealdea 2023: Gaitasunen Europako Urtea

2023: Gaitasunen Europako Urtea

2023 Gaitasunen Europako Urtea da, eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza du ardatz. 2030erako helburutzat hartzen da helduen % 60k gutxienez prestakuntza-jardueretan parte hartzea eta enpleguarekin lotzen du (helduen % 78 lanean aritzea).

-ren irudia
 2023: Gaitasunen Europako Urtea

Pertsonak egungo eta etorkizuneko enplegurako gaitasunetan trebatzeko beharra aitortzen da. Era berean, estrategia bat da baliabide endogenoetatik profil kualifikatuen gabeziari aurre egiteko.

Hainbat ekimen biltzen ditu, Ikasteko eta gaitzeko aukerak ezagutaraztera emateko, kualifikazioen aintzatespen errazagoa sustatuz eta hainbat eragile bilduz beren esperientziak eta ideiak partekatzeko.