Lanbide Heziketa: enplegurako kualifikazioa

Lanbide Heziketa: enplegurako kualifikazioa

Gipuzkoak ibilbide luzea du Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan. Gipuzkoako matrikulazio-datuak, 2021-22 ikasturtean, % 3 handitu ziren aurreko ikasturtearekin alderatuta, eta, batez ere, matrikulazioaren % 56 goi-mailako lanbide-heziketari dagokio.

-ren irudia
 Lanbide Heziketa: enplegurako kualifikazioa

Datu horiek argi uzten dute Lanbide Heziketak pertsonen ikaskuntzarako eta laneratzeko duen garrantzia. Hala, nabarmentzekoa da:

- LHko Nazioarteko Biltzarra, WFCP, Donostia, ekainak 16-17. Bi urtez behingo biltzarra, Europan bigarrenez egiten dena eta bikaintasunean zentratua.
- Lanbide Heziketako Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutua sortu da, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua ordezten duena.