Talentuaren azoka 2022: gazteen eta enpresen arteko topagunea

Talentuaren azoka 2022: gazteen eta enpresen arteko topagunea

Talentuaren II. Azoka ospatuko da Donostian (ekainak 22), Donostia Sustapenak antolatuta. Helburua da gazteek eta enpresek elkar ezagutzeko espazio bat eskaintzea, (behingoz) aurrez aurrekoak izango diren elkarrizketen bidez.

-ren irudia
 Talentuaren azoka 2022: gazteen eta enpresen arteko topagunea

Pertsonen enplegagarritasuna sustatu nahi da, lan-aukeren panel bat hurbilduz. Bestalde, enpresek aukera izango dute pertsonak, haien profilak eta talentua ezagutzeko.

Gainera, hainbat jarduera eta tailer eskainiko dira aholkularitza, orientazioa eta gaitasun pertsonalak garatzeko.

Ekitaldi honetan 40 enpresa donostiar baino gehiago izango dira eta 160 lan-kontratu baino gehiago eskainiko dituzte Reale Arenan.